Ereñotzuko Irrintzi tabernan zuzeneko musikarekin gozatzeko aukera izaten da uztaileko ostegun iluntzeetan, eta aurten ere ohitura horri eutsi diote.
Horrela, gaurkoan Jon Gurrutxaga eta Keu Agirretxea musikariek emango dute kontzertua, iluntzeko 20:30ak aldera hasita.
Gaurko kontzertuarekin bukatuko dira Irrintzin, aurtengo ostegun musikatuak.
‘Izanak’ eta gehiago
Lehenago ere batak besteari lagundu izan dio diskoetan edota zuzenekoetan, eta oraingoan, bi musikariek elkarrekin Izanak kantua sortu dute. Apirilaz geroztik Euskal Herrian barrena aritu dira bikote formatuan jotzen, eta gaurkoan Ereñotzura iritsiko dira.
Hau izango da ostegun musikatuetako azken emanaldia.