Ttapa-Ttapa, zirkua eta Afu taldea, Ave Marian

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 27a, 02:00

Hiru eguneko programazioa osatu dute Udaleko hainbat sailek elkarlanean, Udaparke­an 2017 jaialdia prestatzeko. Familian edota lagunartean go­zatzeko, hainbat arte dizi­plinatako ikuskizunak izango dira Ave Maria parkean, gaur­tik larunbatera bitartean.

Hasiera, Atsegindegin
Adin guztietako herritarrei egokitutako programazioa osatze aldera, gaurkoan, hiru­ga­rren adinekoei zuzendutako Ttapa-Ttapa ibilaldia egingo da hasteko; 18:30etan jarri du­te zita Atsegindegin, bertatik Ave Mariara joateko.
Parkean izango dira hu­rren­go ekitaldiak; arra­tsal­de­ko 19:30etan, Rojo Telon tal­dea osatzen dute hiru ema­ku­me bil­botarrek Haiek naiz ikus­ki­zu­na emango dute, dan­tza, zirkua eta akrobaziak nahastuz.
Gero, 22:00etan, Barañaingo Afu musika taldeak kontzertua emango du, reggae, ska, fla­men­koa edota musika afri­ka­rrarekin.

Afari-merienda, etxekoarekin edo Lakariko jakiekin
Egun hauetan, Ave Marian aire librean hainbat ikuskizunekin gozatzeko aukeraz gain, par­ke­an bertan afari-merienda egi­teko aukera ere izango da.
Nahi duenak etxetik era­man ditzake jaki eta edariak, baina era berean, Lakari koo­pe­ratibak ere postua jarriko du, bertako eta sasoiko jaki osa­sungarriak saltzeko.

Larunbatera arte, gehiago
Jaialdiak jarraitu egingo du etzira arte. Bihar, ume eta gaz­te­entzako ikuskizun, jolas eta zi­ne saioak izango dira 18:30e­ta­tik aurrera, eta Com­pa­ñia Upar­teren dantza saioa, 20:00etan.
Eta etzi, Dantza konpai­nia­ren eta Oreka TXen ema­nal­diak, 20:00etan eta 22:00etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!