Lau kontzertu, uztailerako

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 24a, 02:00

Festak pasata ere, festan ja­rraitzeko asmoa izaten dute Ere­ñotzun, eta aurtengo uztai­le­rako ostegun musikatuak an­tolatzen ha­siak dira, Irrin­tzi ta­bernan, Olak Auzo Elkar­tearen laguntzarekin.
Aurreneko kon­tzer­tua uztailaren 6rako antolatu dute, eta talde gasteiztar bat etorriko dela zehaztu dute: Antton Aran­buru. «Beraiek deitu digute, gai­nera, jotzera etorri nahi dutela esanez», azal­du dute Irrintzi tabernako arduradunek.
Hortik aurrerakoak ere lo­tu­ta dauzkatela jakinarazi du­te: Andoni Tolosa Morau 13an; Pa­txukustic taldea (Ser­gio Ordoñez eta Jon Mari Beasain) 20an; eta azkenekoa, Jon Gu­rru­txagak eta Keu Agirre­txe­ak osatutako bikotearena, 27an. Kontzertu guztiak, iluntzeko 20:30ak aldera hasiko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!