Santa Anarekin agur, aurtengo jaiei!

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 26a, 02:00

Lau egun atsedenik hartu gabe, eta festarako gogoz jarraitzen du Astigarragak, oraindik!
Beraz, giro ederrean agur­tuko dituzte Santio jaiak gaur. Santa Ana eguna dute, fes­te­tako azkenekoa. Egun bere­zia da astigartarrentzat, eta urte­ro­ko ekintzez betetakoa izan­go da: joaldunak, baserriko tresna egileen erakusketa, idi demak, bertsolariak, herri kirolak...
Ikuskizun bereziak ere izan­go dira, zezensuzkoak azke­ne­ko txinpartak askatu aurretik.

GAURKO EGITARAUA
09:30, Iturengo joaldunak eta Astigarragako Estangar trikitilariak, kalejiran.
11:30, Baserriko tresna egileen erakusketa (zurezko eta burdinezko tresnak, kaikuak, erroskilak...) eta sagardo dastaketa, Foru Plazan.
11:30, Idi demak, Foru Plazan. 1.500 kiloko harriarekin, 20 minutuko saioa egingo dute lau idi parek: Pagadizabal, Etxetxo, J.M. Elola eta Matxainen idiek.
12:00, Agin Laburu eta Aitor Mendiluze bertsolariak, Foru Plazan. Goldeak antolatuta.
14:30, Bazkariak: Santa Anako bazkaria Rezola sagardoteagian, Goldeak antolatuta; eta Elkar­ta­sun bazkaria txosnan, Andoni Ollokiegi musikariak girotua.
18:00, Herri kirol jaialdia, Foru Plazan: eskualdeko herrien arteko desafioa (Errenteria, Hernani, Oiartzun eta Astigarraga), Alazne Etxaburua eta Irati Astondoa 
aizkolariak, eta Idoia Etxeberria harrijasotzailearen erakustaldia.
18:30, Go!azen, Joseba Baran­diaran plazan. Telesail ospetsuko aktoreen laguntzarekin dantzaldia eta karaoke irekia, denboraldiko abestiekin.
19:00, Jimmy Muelles kantautorea, Gazte Asanbladaren txosnan.
19:00, Trikitilariak, Foru Plazan.
20:00, Berriketan ikuskizuna, flamenkoa eta txalaparta uztartuz, Askoa Etxebarrieta La Pulga flamenko dantzariarekin. Joseba Barandiaran Plazan.
22:00-00:00, Rockalean,  Joseba Barandiaran plazan.
22:30, Zezensuzkoa, Joseba Barandiaran plazan.
 

Santio jaien balorazio bilera, bihar bertan

Udaletxean izango da festen balorazio bilera, 13:00etan hasita.

Gaur bukatuko dira Santio jaiak Astigarragan; eta gehi­a­go itxaron gabe, bihar bertan egingo dute aurtengo festen balorazioa egiteko bilera.
Udaletxean jarri du zita, Astigarragako Udaleko Kul­tu­ra eta Euskara sailak: uda­letxeko batzar aretoan, eguer­­diko 13:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!