Berriak, Hernaniko Ostalari eta Merkatarien Elkarteak antolatuta, kaxuela bereziak dastatu daitezke lau tabernatan. Joxe Mari tabernan, bakailu kaxuela dago aukeran, ostiralera arte, 2 euroan, 19:00etatik 21:00etara. Tripontzin, otarrainxka hirugiarrarekin probatu daiteke, ostiralera arte baita ere, ordutegi berean, 5,5 euroan. Atxurren, txanpi kaxuelak egiten dituzte, 2,5 euroan, 19:00etatik 21:00etara, larunbatera arte. Eta Caserion, igandera arte dastatu ahal izango dira txipiroiak tintan, 5,5 euroan, 18:00etatik 22:00etara.