Euskadiko Txapelketan bosgarren eginda, Ligari begira berriro

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 26a, 02:00

Euskadiko Traineru Txa­pel­keta jokatu zen atzo Lekeition, eta emakumezkoen estropadan hartu zuen parte Maialen ontziak. 
Ondo aritu ziren neskak, eta bosgarren egin zuten. Txapelduna Hibaika izan zen, 11:50eko denborarekin. Atzetik sartu ziren San Juan (+1), Orio (+14), Arraun Lagunak (+45), Hernani (+1:01), Deustu (+1:16), Donostiarra (+1:21) eta Lea-Artibai (+2:53). 
Gizonetan Urdaibaik irabazi zuen (20:48:80), eta atzetik sartu ziren Hondarribia (+1), Orio (+21), Kaiku (+23), Zier­be­na (+27), Donostiarra (+42), On­darroa (+50) eta San Juan (+1:03).
Larunbatean berriro ere Lekeitiora joango dira neskak, baina oraingoan, Gipuzkoako Ligako zortzigarren jardunaldia jokatzera. 

Arrauna probatu nahi duenak gaurtik ostiralera dauka aukera, 10:00etan Ibarluze poligonoan.

Arrauna probatzeko aukera, ostiralera arte
Datorren denboraldiari begira, berriz, kluba arraunlari berriak erakartzeko lanean ari da. Horrela, gaurtik ostiralera, arrauna probazeko aukera izango da, 10:00etan lokalean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!