Larunbateko finaletan izango da hernaniarrik!

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 26a, 02:00

Atzo jokatu ziren, Hernaniko frontoian, Buruntzaldea Tor­neoko azken final erdiak, eta larunbatean jokatuko dira finalak.
Atzokoan, kadete mailan, Zugasti-Lasa bikoteak irabazi zuen 22 eta 12, Salaberria eta Garmendiaren kontra. Nagu­sietan, berriz, Pagola hernaniarrak Ugalde oiartzuarrarekin jokatu zuen, eta 22 eta 15 irabazi zuten Etxezarreta eta Biainen kontra.
Pasa den ostegunetik hona jokatu diren final erdietako partiduei dagokienez, ondorengoak izan dira gainontzeko emaitzak: nagusietan, Taberna-Zangituk irabazi 22-15, Urkizu-Labakari; jubeniletan, Lazkano-Azpirozek irabazi 22-19 Zalakain-Arizmendiri, eta Agirre-Arratek 22-17 Ariz­mendi-Gabirondori; eta kadeteetan, Oiartzabal-Irureta­goienak irabazi 22-15, Albeniz-Perurenari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!