Ligari amaiera emango dio ‘Maialen’ek Pasai Donibanen

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 24a, 02:00

Gipuzkoako 2017ko Traineru Liga igandean amaituko da Pasai Donibanen. Eguerdiko 12:00etan emango zaio hasiera DYA Banderaren lehenengo edizioari. Bertan izango da Hernaniko Maialen trainerua. Neska hernaniarrek bosgarren postua ziurtatua dute eta ahalik eta hoberen eman nahi diote amaiera aurtengo Ligari. Nesken trainerurik puntakoenak irteeran egongo dira eta Pasai Donibane eta Hibaika dira faboritoak ikurriña irabazteko. Hamar traineruk hartuko dute parte eta hiru txandetan egongo dira banatuak. Hernani bigarren txandan irtengo da  Deus­torekin parekatuta. Pasaiako eremuan egingo dute arraun, hau da, binaka alde bakoitzera irtenda.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!