«Presoak etxera ekartzea helburu duen martxa», Udako Kalera Martxa atzo iritsi zen Hernanira, eta ongietorria egin zioten Atsegindegin. Uztailaren 20an abiatu zen Gernikatik, orain 40 urte Euskal Herrian egin zen Askatasunaren Ibilaldia gogoratuz, eta hilaren 27an bukatuko da, Lakuntzan.
Hernanitik Ibarrara
Galarretan barrena sartu zen martxa Hernanin, eta Atsegindegin egin zitzaion ongietorria. Gaur 08:30etan gosaldu eta Anoetara eta Ibarrara abiatuko da martxa. Bertan, 1977: Amnistiaren urtea 40 urte geroago liburua aurkeztuko da 19:30etan, eta La Jodedera taldeak joko du 22:00etan.