Siriarrei bisita, gaurko dokumentalaren bidez

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 26a, 02:00

Bi gauetan segidan doku­men­tal bana ikusteko aukera izan­go da udaletxeko arkupeetan, 22:30etan hasita. Gaur, Co­lours of Resilience jarriko dute. Bihar, La Once.

Siriako haurren bizitzetan kolorea jartzera
Gaurko dokumentalean ger­tu­tik ikusi ahal izango da, Siria­ko gerratik ihesi Jordanian dagoen Zaatariko errefuxiatu kanpalekuetan bizi diren hau­rren egunerokoa. 
Jasmin Siddiqui (Hera) eta Falk Lehmann (Akut) kale artistek Herakut bikotea osatzen dute, eta graffitien bidez kolorea jartzera joango dira kanpamenduetara.

Txileko iragana eta oraina, esperientziadunen hitzetan
Biharko dokumentalean, be­rriz, duela 60 urte hilero tea hartzera elkartzen diren bost emakume adindu agertuko dira hizketan, eta iragana eta oraina aztertuko dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!