Lehiaketa irekia abiatu du Astigarragako Udalak, Sagardo plazako urbanizazio lanak egiteko. Udaletxean aurkeztu behar dira eskaerak, joan den ostiraletik kontatzen hasita (egun horretan argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean), 26 egun naturaleko epean. Udaletxean bertan, 943 33 52 34 telefonoan, www.astigarraga.eus web orrian edo kontratazioa@astigarraga.eus emailean eskuratu daitezke dokumentazioa eta informazioa. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 109.586,66 eurokoa izango da. Baldintza Plegu Administratiboa eta Teknikoa ere, Udalaren web orrian dago ikusgai.