Bederatzi eguzki-farola, herrian

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 26a, 02:00

Bederatzi eguzki-farola jarri dituzte Astigarragan, azkeneko hilabeteotan. Udalaren eki­me­nez, zazpi farola instalatu ziren apirilean, eta beste bi jarri berri dituzte, uztailaren hasieran. Gehiago jartzeko asmoa ere badaukate.
Ekionak diseinatu eta egin ditu farolak, eta enpresak be­rak azal­du duenez, garatu du­ten «teknologia aitzinda­ri­a­ri esker, eguzki-farolak gai dira urteko 365 egunetan argia emateko, edozein urte sasoi eta bal­din­tza metereo­lo­gi­ko­tan. Gau guz­ti­an argiztatzea lor­tzen du, ne­guko gau luzeenetan ere».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!