Alegazio herritarra aurkeztuko dio Kiriketa Haurreskolako Gurasoak taldeak, Udalaren eta Urumea Berriko promotoraren hitzarmen berriari, Astigarragako Haurreskolaren etorkizunerako lokala bermatzeko asmoz; eta horretarako, firma bilketa jarri du martxan. Bihar izango da sinatzeko azkeneko eguna, arratsaldera arte; eta etzi erregistratuko dute alegazioa, udaletxean.