Laster estreinatuko du Jon Garaño zinegile astigartarrak, bere film berria. Handia izeneko pelikula zuzendu du, Aitor Arregirekin batera, eta urriaren 20an iritsiko da zine aretoetara. Migel Joakin Eleizegi Altzoko Handia zenari buruzko filma da; 1818an, 20 urte zituela, etengabe hazten hasi zen altzotarrari buruzkoa. Gaitz bat tarteko, 2,42 metro luze izatera iritsi zen. Europako gizonik altuena zen orduan, eta herrialdez herrialde ibili zen, erakustaldiak egiten.
Hasiera batean, Aundiya jarri zioten izenburua filmari, baina aldatu egin dute azkenean, Altzon ez baita horrela ahoskatzen. Handia da beraz, Garañoren film berria.