Romero eta Urko Semperena 5garren, Ordizian eta Iturmendin

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 26a, 02:00

Asteburu polita izan zen au­rre­koa, txirrindulari astigar­ta­rrentzat. Zita garrantzitsuak zeuzkaten, kadeteek zein jube­nilek, eta protagonista izan ziren: bosgarren sailkatu zen Jaime Romero, Ordiziako Txa­pel Gorri proban; eta bos­ga­rren postua lortu zuen Urko Semperenak, podiumetik oso gertu, Euskadiko Erlojupeko Txapelketan, aurreko egunean Oñatin tarteko helmugen sa­ria irabazi ondoren.
Gipuzkoako denboraldiko azkeneko proba zuten Ordizia­koa, kadeteek; eta hasierako ihesaldian sartu ziren bi asti­gartarrak, Jaime Romero eta Telmo Semperena. Tropelak ez zien tarterik utzi, eta harrapa­tuko zituztela ikustean, zabal­du egin zen Semperena, tal­de­txoa bitan zatituz, eta Rome­rori eta beste bi txirrindulariri ihes egiten utziz. Beste hiruk egin zuten ihes tropeletik, eta garaipena lehiatuko zuen sei­kotea osatu zen buruan. Abal­tzisketako igoeran, ezin izan zion onenen erritmoari eutsi Romerok, eta bosgarren iritsi zen helmugara.

Ezusteko saria Oñatin, Urko Semperenak
Jubenilek, berriz, Mendi Krite­riuma jokatu zuten aste­bu­ru­an, bi etapakoa; baina aurre­nekoa bakarrik lehiatu zuen Urko Semperenak, Euskadiko Erlojupeko Txapelketa zeuka­lako hurrengo egunean. Jokin Sara­sola taldekideari lagundu eta erretiratzeko asmoa zeu­kan gainera, baina lasterketa zijoan bezala, tarteko helmu­gak irabazteko aukera ikusi zuen, eta baita lortu ere. Baina saria jasotzeko, helmugara iritsi beharra zeukan; be­raz, igoeraren aurretik Sarasola ondo kokatu, eta erritmo lasa­iean igo zen Urbiako hel­mu­gara. Bigarren izango zen tal­dekidea, etapan bezala, Krite­riumeko sailkapen nagusian.
Hurrengo egunean, Itur­men­din zeukan zita Sem­pe­re­nak, erlojuaren kontrako pro­barekin. Saio bikaina egin zuen, 19:01 denboran osatuz 14,5 kilo­metroak, eta bosgarren sailkatu zen, gipuzkoar onena izanda, podiuma oso gertu zuela: 6 segundu besterik ez.
Igande honetan, Zumaian ariko dira jubenilak, Joxe Mari Korta­ren Oroimenezkoan. Eta Bar­tzelonara joango dira Jaime Romero eta Telmo Semperena, pistako Kataluniako Txapel­ke­ta lehiatzera, ostiral eta larun­ba­tean. Igandean bueltatu, eta errepideko proba izango dute astelehenean, Arangurenen, denboraldia bukatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!