Aranoar eta goizuetarren arteko lehia, edo soka dantza eta musika, Santio egunean

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 25a, 02:00

Festetako egun haundia, San­­tio eguna bera dute gaur­koa, Astigarragan eta Aranon. Azken honetan, gainera, gaur bertan bukatuko dira festak. Astigarragan, berriz, beste egun haundi bat geratuko zaie oraindik; San Ana.

Dianarekin hasita, meza, soka-dantza eta musika
Astigarragan Norberto Alman­doz musika eskolako eta Txi­rris­kla taldeko txistulariek es­natuko dute eguna, 09:30etako dianarekin. Santioko ermitan ere joko dute gero, 11:00etan meza nagusia bukatuta.
Eguerdiko 12:00etan, be­rriz, Udalbatzak soka dantza dantzatuko du Foru Plazan, eta 13:00ean, Imperial Elegan­cia Mexicana mariatxi taldea abia­tuko da Norberto Al­man­doz plazatik.
Arratsaldean segiko du festak: 18:00etan, Astigar tal­de­aren dantza erakustaldia izango da Txomiñenea fron­toian; 19:00etan, Maialen Aki­zu eta Xamoa bertsolariak, Gaz­te Asanbladaren txosnan, eta ordu berean, Euskal He­rri­ko Izaki Mitologikoen Kalejira, Gal­tzaurko zubitik hasita (eu­ria­rekin, ikastolan); 19:30etan, Santa Ana eguneko idien pa­seoa Foru plazan; 23:00etan Oihan Vega DJa J.B. plazan eta Anai eta Trikidantz talde txosnan; eta 24:00etan, La­rrain dantza Foru Plazan.

Aranon, azken eguna
Aranon, berriz, pelota par­ti­du­e­kin, 12:00etan hasiko dute eguna: Huizi-Lizeaga aranoa­rrak, Salaberria-Apezetxea goi­zu­etarren kontra. Aizkoran ariko dira gero, 17:30etan, Aizarnako Luis Txapartegi eta Ezkurrako Moises Gogortza, Errezilgo Arria V eta Aranoko Xauxar baserriko Joseba Ize­taren kontra. Eta  bukatzeko, bertsolariak izango dira 19:00etan: Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Eneko Lazkoz eta Jexux Mari Irazu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!