Azken astea izango du hau Gaztelekuak, abuztuan itxi egingo baita. Baina ondo bukatzeko, ekintzaz betetako astea izango da. Gaur, surf ikastaroa izango dute; bihar hainbat ekintza, 10:00etatik 14:00etara, Gaztelekuan bertan; etzi, piraguismo ikastaroa; eta ostiralean, Uda Parkean festa Ave Marian, 19:00etatik 20:00etara.