Hernaniko Irristaketa taldeak hainbat ikastaro prestatu ditu uda honetarako, eta hirugarren txanda datorren astean hasiko da. Uztailaren 31tik abuztuaren 11ra bitartean, patinetan ibiltzeko aukera izango da, 17:00etatik 18:30etara, astelehen, asteazken eta ostiraletan. Txanda honetan tokia dago oraindik, eta, beraz, izena eman daiteke, 70 euroan, irristaketahernani@gmail.com helbide elektronikoan edo 669 837 409 telefonora whatsapp bat bidalita.