Gernikatik Lakuntzarako bidea egiten ari da Udako Kalera Martxa, 1977ko udan Euskal Herrian Askatasunaren Ibilaldia egin zenetik 40 urte betetzen direnean. Hilaren 27an bukatuko da, eta gaurkoan, Hernanira iritsiko da.
Ekimen honekin ezker abertzaleak babesa eskaini nahi die presoei, EPPKren barne eztabaida bukatuta.
Hitzaldia, pelota partidua, bertsolariak eta herri afaria izango dira.
Galarretatik erdigunera
Arratsaldeko 18:00ak aldean sartuko da Martxa Hernanira, Galarretatik. Herrian barrena buelta eginda, ongietorria eta ekitaldia egingo dira Tilosetan. Aurrena, iheslari ohi bat euskal iheslari politikoen egoeraz ariko da hizketan, eta ondoren, Mikel Goñi eta Peio Eulate pelotariek partidua jokatuko dute bi hernaniarren kontra. Bertsolariek eta herri afariak borobilduko dute festa. Bihar, 08:30etan gosaldu eta Anoetara abiatuko da Martxa.