Lekeition Maialen, Euskadiko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 25a, 02:00

Lorpen berriak indarberrituta abia­tuko da gaur Maialen on­­tzia, Lekeitioko uretan. Her­na­niko nesken traineruak Eus­­kadiko Traineru Txa­pel­ke­tan hartuko du parte, 12:00e­tan hasita. Aurreneko txan­dan lehiatuko da gainera, Kaia­rriba, Arraun Lagunak Do­nos­tia, eta Oriorekin batean. Bi­garren txandan, Hibaika, San Juan eta Deusto Bilbao ariko dira. 
Emakumezko absolutuen estropaden ondoren, gizo­nez­koen bi txanda jokatuko dira; aurrenekoan Ondarru, San Juan, Zierbena eta Kaiarriba, eta bigarrenean, Urdaibai, Hondarribia, Kaiku eta Orio.

Arrauna probatzeko aukera 
Datorren denboraldiari ere ari da begira, dagoeneko, Hernani Arraun Elkartea, eta hori ho­rre­la, nahi duen guztiari arrau­na probatzeko aukera ema­ten ari da aste honetan, de­balde. Parte hartzeko nahi­koa da klubean, Ibarluze poli­gonoan azaltzea, 10:00etan, bihar, etzi edo ostiralean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!