Matrikula, gaurtik hasita

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 13a, 02:00

ikasturte berriarekin batera, Astigar Dantza Eskolak ere matrikula egiteko egunak jarri ditu: gaur eta bihar egin ahal izango da, arratsaldeko 19:00etan, Astigar Elkartean (Santio Zeharra, 7).
7 urtetik aurreragoko haurrek nahiz helduek aukera paregabea dute, beraz, 2017-2018ko ikasturte honetan ere dantza taldearekin bat egiteko.
Prezioei dagokienez, ikasle baten matrikulak 90 euro balio ditu, eta hiru senide edo gehiago matrikulatuz gero, 250 euro.
Bestalde, Astigar Dantza Eskolak mesedez eskatu du itzultzeko falta diren jantziak egun horietan ekartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!