Perkusioaren erritmora hasiera, eta jan-edanarekin jarraipena gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 2a, 02:00

Hernaniko txokoek festetan jarraitzen dute, eta Portukoen ostean, Latsunbeberri-Marie­lu­tsek hartu zuten atzo lekukoa. Arratsaldean bota zuten au­­rreneko etxeferoa, eta ho­rre­kin hasi zen musika. Aur­ten­go nobedadea, perkusio tailerra; eta gauez saioa, Txingudi Deejaysen eskutik. Bien tartean, sardin-jateak elkartu zitu­en auzotarrak festetako aurreneko mokadutxoa egiteko.

Gastronomia eta txikienak, festen ardatzak
Urtero bezala, bi ardatz izango ditu festak: alde batetik, haur eta gaztetxoentzat bereziki pentsatutako ekintzak izango dira; eta bestetik, ekintza gastronomikoak izango dira. 
Gaur goiza, adibidez, etxeko txikienentzako jolasekin hasiko da: zaku lasterketa, altxorraren bila, zinta lasterketa (txirrindarekin), zapi jokoak eta futbolina... denetarik izango da, azken finean, betiko jolasak direnak!
Baina baita ere izango dira: marrazki lehiaketa, esku pelota txapelketa eta trikitilariak eta buruhaundiak auzoan zehar, goizez; eta puzgarriak eta ohe elastikoak, arratsaldez.
Gastronomiaren aldetik, dagoeneko auzoan ospetsua den paella-janak bilduko ditu familia osoak, baita arratsaldeko txokolatadak eta gaueko bingoak ere.
  Gauez, berriro ere, musika izango da nagusi; beste behin, Txingudi Deejays igoko da ba­lioanitzeko pistako oholtzara. 

Hamaika sagardotegitako zukuak dastatuko dituzte, bihar.

Bingoak bilduko ditu auzotarrak gaur, 23:00etatik aurrera.


Patata tortilla txapelketa, auzoko jaien bukaeran
Eta bihar festei bukaera emango diote Latsunbeberri eta Ma­rielutseko auzotarrei gehien gustatzen zaien bezala, jaten eta edaten. Horretarako, au­rreneko zita patata tortila zaleek izango dute, lehiaketarekin. Goizeko 11:00etatik 12:00etara, entregatu ahal izango dira etxean egindako jakiak txoznan, eta ondoren 12:30ak aldera emango dituzte sariak.
Horrez gain, ordu berean hasiko da Pizza tailerra Itu­rri­txo Elkartean. Gaztetxo­en­tzako plana izango da, 8 ur­tetik go­ra­koentzat, hain zuzen. 
Ondoren, trikitilariek girotuko dute auzoa, sagardo dastaketa hastearekin batera. Bertan izango dira inguruko hamaika sagardotegietako zu­kuak, probatzeko: Altzueta, Ar­tola, Rufino, Akarregi, Alberro, Elorrabi, Otsua-Enea, Guru­tzeta, Zelaia, Oialume Zar, Itxas Buru. Horrela bukatuko dira, eguerdian festak. 

Gaur:
10:00-12:00, Betiko jokoak: zaku lasterketa, altxorraren bila, zinta lasterketa (txirrindarekin), zapi jokoa, eta mahai futbola.
10:30, Marrazkiak entregatzea, eta erakusketa balioanitzeko pistan (par­taide guztientzat izango da saria).
10:30, V. Iturritxo Elkartea esku pelota txapelketa.
12:00, Trikitilariak eta buru 
haundiak, auzoan zehar.
14:00, Gazte nahiz helduentzako paella-jana, balioanitzeko pistan.
16:30-19:30, Puzgarriak eta ohe elastikoak, balioanitzeko pistan.
16:30, Mus txapelketa balioanitzeko pistan (aurrez izena ematea derrigorrezkoa izango da).
17:00, Ping pong txapelketa, auzoko teniseko pistan.
18:00, Infantilen toka txapelketa balioanitzeko pistan.
19:00, Helduen toka txapelketa balioanitzeko pistan.
19:30, Txokolatada, balioanitzeko pistan.
20:30-02:00, Musika, balioanitzeko pistan: TDJSek (Txingudi deejays) eskainiko du.
23:00, Bingoa.
00:00, Zezen suzkoa.

Bihar:
11:00-12:00, Patata tortila txapelketa (balioanitzeko pistako txosnan eman beharko da).
Sariak: 2 afari Latsunbe tabernan; 2 afari Tranbia tabernan; 2 afari Ilargi tabernan.
11:00-12:30, Iturritxo Elkartearen V. esku pelota txapelketako finalak.
11:00-13:00, Pizza tailerra Iturritxo elkartean (8 urtetik gorako haurrak).
12:00-12:30, Patata tortila txapelketako sari banaketa.
12:30-13:30, Trikitixak auzoan zehar. 
12:30-13:30, Sagardo probaketa balioanitzeko pistan. Parte­hartzaile­ak: Altzueta, Artola, Rufino, Akarregi, Alberro, Elorrabi, Otsua-Enea, Gurutzeta, Zelaia, Oialume Zar, Itxas Buru.
14:00, festen bukaerako suziria.

Erlazionatuak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!