Udalak aurtengo fiesten balorazio oso positiboa egin du

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 23a, 02:00

Udalak aurtengo fiesten oso balorazio positiboa egiten du. Gazte egunarekin urtero bezala indartsu hasi ziren fiestak. Paella prestaketan giro ona eta desafioa ikusteko jendez lepo bete zen frontoia. Gauean jende asko eta kanpotik ere gazte mordoa hurbildu zen. Aste egunak lasai joan dira eta jaiei bukaera emateko, ostirala zela kontutan hartura, eta kontzertuak zirela eta, berriro ere bete ziren herriko kaleak eta tabernak. Goittikiren aldeko bingoa ere oso ondo joan da, arrakasta haundia izan du. Felix Loiarte eta Elene Lujanbiori esker fiestetako argazki guztiak http://www.kronika.eus/argazkiak/ webguneko albunetan ikusgai daude.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!