Udako Zinemaldiaren barruan, bigarren dokumentala ikusteko aukera izango da gaur, 22:30etan, udaletxeko arkupeetan: La Once. Maite Alberdi zinegileak 2014an zuzendutako dokumentala da, Txileko iragana eta oraina aztertzen dituena, 60 urteko bost emakumeren ahotatik. Txilen bertan eta beste zortzi herrialdetan hainbat sari jasotako lana da.