Luis Goñik ezin izan zuen garaipenaren helburua lortu, baina hirugarren izan zen, 32:25 denborarekin, Getaria-Zarautz igeriketa zeharkaldian. Iñaki Salaberria irundarrak irabazi zuen errekorrarekin, 31 minutu eta 46 segundu, eta bigarren Haigor Aranguren sailkatu zen. 22 hernaniarrek amaitu zuten zeharkaldia, 2.500 partaideen artean. Errekorren edizioa izan da aurtengoa. Nesketan hernaniar azkarrena Uxue Garmendia izan zen. Infantilen zeharkaldian Enaitz Goñi 5garren sailkatu zen.