Udako Kalera Martxa, bihar, uztailaren 25ean iritsiko da Hernanira; eta ekitaldi ezberdinak burutuko dira herrian; besteak beste, Tilosetan izango den herri afaria. Udako Kalera Martxari harrera, arratsaldeko 18:00ak aldera egingo zaio Galarretan, handik Tilosetara abiatzeko, ekitaldiak bertan burutuko direlako. Herritarrei bertan parte hartzea egiten die dei antolatzaileek.