festetako egun garrantzitsuenetakoa dute gaur aurretik astigartarrek, Santio bezpera da eta egitaraua bete-beterik dago. Haurrentzako ekitaldiak egun osoan izango dira, baina gaur protagonista haundiagoa hartuko dute gazteek.
Santiotan beti izaten da zita garrantzitsu bat eta hori Euskadiko Toka Txapelketa izaten da Norberto Torres Plazan. Ekitaldi horrekin hasiko da eguna. Izena bertan eman behar da eta abilezia erakusteko aukera ona dute astigartarrek.
Gazteak trikipoteoarekin hasiko dute berotzen eguna eta ondoren gazte bazkaria dute txosnan. Behin barrenak berotuta aulki jokoan bihotzaren taupadak igoko dituzte. Elektrotxufla txarangarekin kalejiran joango dira herritik eta gero eguna kontzertuekin amaituko dute.
Fiesta Imperial eta Kresalaren dantzaldiak
Erretiratuek ere badute bazkaria eta Joseba Barandiaran Plazan eta Fiesta Imperial bikotearekin dantzaldia ikusi ahal izango da Norberto Torres plazan eta egunari amaiera emateko beste dantzaldia eskainiko du Kresala dantza taldeek.
10:00, Euskadiko Toka Txapelketa, Norberto Almandoz plazan. Izenematea, bertan.
11:00-13:30, Haur parkea, ikastolako atarian: puzgarriak, gimnasioa, zezen mekanikoa...
11:00-13:30, Gazte parkea, Txomiñene frontoian: bizkor, salto!, enbor zoroak, pendulua...
12:00, Trintxerpeko erretiratuen abesbatza, J. Barandiaran plazan.
13:00, Astigarragako Erraldoi Txikien kalejira, Txirrisklako txistulariekin batera.
13:30, Trikipoteoa, Gazte Asanbladaren txosnatik abiatuta.
14:00, Erretiratuen bazkaria, Galtzaur elkartean.
14:30, Gazte bazkaria, txosnaren karpan.
16:00, Aulki Dantza, txosnan.
16:00, Fiesta Imperial bikotearekin dantzaldia, Norberto Almandoz plazan.
17:00, Elektrotxufla txaranga, Gazte Asanbladak antolatuta.
17:00-19:30, Haur parkea, ikastolako atarian: puzgarriak, haur gimnasioa, zezen mekanikoa...
17:00-19:30, Gazte parkea, Txomiñene frontoian: bizkor, salto!, enbor zoroak, pendulua...
17:30, Botiltzarra, edate arduratsuaz kalez kaleko ekimena.
19:00, Dantza errumaniarren erakustaldia eta hango hainbat edari eta janariren dastaketa, Joseba Barandiaran plazan.
20:30, Zerrien Lirika taldearen kontzertua, txosnan.
23:00-04:00, Ascensa Furore, Sardexka eta Stepi taldeen kontzertuak, txosnan.
23:30-03:00, Kresala taldearekin dantzaldia, J. Barandiaran plazan.