Santa Barbara jatetxean, bazkaria

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 24a, 02:00

ASTEBETE geratzen da San Inazio egunerako, eta ohi bezala, festa antolatu dute Santa Barbarako tontorrean. Aurten nobedade bat izango dela jakinarazi dute antolatzaileek: bazkari herrikoia Santa Barbara Jatetxean bertan egingo da eta uztailaren 29 arte dago epea izen emateko Aralar edo Santa Barbaran tabernetan.

 

10:00 Trikitilariak. Gari eta Iñaki.
11:30 Lore eskaintza, bertsolariak (Eli Pagola eta Beñat Mujika) eta txistulariak.
12:00 Meza bertako ermitan.
13:00 Herri kirolak. Bi talde ariko dira. Batean  Juan Esnaola aizkoran, Iñigo Ormazabal txingan eta Maika Ariztegi lokotxa biltzen eta ingudearekin. Bigarren taldean Aritz Esnaola aizkoran, Mikel Loidi txingan eta Irene Izkue lokotxa eta ingudearekin.
14:30 Herri bazkaria Santa Barbara Jatetxean: Paella, entrekota, tarta, kafea eta kopa. Txartelak Aralar eta Santa Barbara tabernetan salgai. 25 euro.
16:30 Haur joko eta txokolatada.
17:30 Erromeria.
19:00 Herrira jeitsiera.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!