Santio patroiaren bezperan umeak jarraituko dute protagonismo berezia edukitzen baino helduentzat ere egongo da zer ospatu. 11:00etan mural margoketa antolatu da goizez eta 17:00etan haurrentzako jolasak egongo dira. Helduek beraien aukera izango dute festaz gozatzeko afari herrikoi batekin. Joxe Elortza eta Iñaki Larrañaga trikitilariak alaituko dute.
11:00, Mural margoketa.
17:00, Umeentzako jolasak.
21:00, Herri afaria, norberak eramana.. Joxe Elortza eta Iñaki Larrañaga trikitilariekin.