Giro ezin hobean hasi ziren atzo Santio jaiak Aranon. Aurten jubilatuek bota zuten suziria. Pasa den urtean umeak izan ziren aukeratuak eta aurtengorako jubilatuak omendu zituen Aranok. Azken momentu arte sorpresa zen eta udaletxeko balkoian agertu ziren herriko helduenak, txupinazoa botako zutenak. Gainera atzoko jubilatuen eta arkume egunean 200 pertsonek gozatu zuten arkume jatearekin.
Eta gaur ere, izanen da zerekin gozatu. Umeak izanen dira eguneko protagonista; hasteko pilota partidekin eta arrsatsaldez txokolatadarekin. Papata tortila lehiaketa eta feria ere egongo dira.
Egunpasa ederra egiteko aukera izanen da gaur, igandez, Aranon.