historikoa. Maialen traineruak bere historiako lehenengo bandera irabazi zuen atzo Pasaian. Mutilek badituzte banderak irabaziak orain urte asko, baina emakumezkoen lehena izan zen Errenteriako II. Madalen Ikurriña. Maialenek Madalen bandera. Gainera, asko sufrituta lortu zuten garaipena. 32 ehuneneko bakarrik atera zizkioten Donostiarrari. Deusto hirugarren sailkatu zen lau segundora. Estropada ezin lehiatuago izan zen beraz eta garaipen errezik ez dagoela erakusten duena. Hernaniren denbora 12:06:86 izan zen.
Etzi, Euskadiko Txapelketa Lekeition
Arraunak ez du etenik eta etzi, Euskadiko Traineru Txapelketaren txanda izango da, Lekeition, 12:00etan. ETBk emango ditu estropadak.
Bihartik arraun ikastaroa egongo da Ibarluzen
Datorren astean, arraunean goiz pasa egiteko aukera egongo da. Astelehenetik ostiralera (25 jai eguna izan ezik), 10:00etan, lehen paladak emateko aukera emango die klubak, interesa duten guztiei, Ibarluzen. Doakoa izango da eskaintza eta klubean bertan azaltzea nahikoa izango da.