‘Maialen’ banderaren bila, gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 22a, 02:00

Joan den igandeko arantza kentzeko aukera ederra izango du Maialen traineruak, asteburu honetan. Izan ere, Gipuzkoako Traineru Ligako jardunaldia izango du, gaur, 18:30etan, Pasaiako badian. Jardunaldi ez puntuagarria jokatuko dute partaideek, Euskotren ligako jardunaldiarekin bat egingo duelako. Gizonezkoen KAE-2 ligako estropaden ostean izango da.  Lau traineru arituko dira lehian Pasaian: Hernani, Deustu, Donostiarra eta Lea Artibai. Hibaikak antolatu du lehia: Madalen jaiak 2017, Emakumezkoen II. Traineru Ikurrina. Banderaren bila irtengo da Maialen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!