«Etxeko Laguntza Zerbitzuaren finantziazioa murriztu du Aldundiak zerbitzua arriskuan jarriz»

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 22a, 02:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako udalek, Eudelek ordezkatuta,  2017-2019 aldian ELZ (Etxeko Lagun­tza Zerbitzua) batera finantzatuko dute, alde bakoitzak %50 jarrita. Erabaki hori hartzeko, udalen proposamenak eta legez ezarritako es­kumenen banaketa hartu di­tuzte kontuan. 
Bertan egon zen Hernaniko Uda­leko ordezkaria Xa­bier Ler–txun­di Gizarte Zerbi­tzuetako zinegotzia eta kontrako bozka eman zuen, Gipuz­koako Gizar­te Zerbitzuen Era­kunde Arteko Mahaiak Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua finantzatzeko udalei bideratzen zaien diru ekarpenean, onartu zen murrizketan». 
Desados­tasuna eta kezka adierazi ditu murrizketa honek kolokan jarriko duelako batez ere adinekoentzat hain beharrezkoa den zerbitzuaren iraun­kortasuna eta kalitatea. 
Hernaniko Udalak garbi esan nahi du «hartu den erabakiak Aldundiak zerbitzu sozialetan egingo duen murrizketa bat dela, nahiz eta ez duten hala adierazi nahi. Orain hilabete batzuk Luis Intxauspe Arozamena Hernaniko alkateak honen inguruan galdetu zion Maite Peña Lopez Gizarte Politiketako diputatuari eta honek murrizketarik ez zela izango erantzun zion».
Aldundiak orain arte zerbi­tzuaren %80a finantzatzen zuen eta erabaki honen ondorioz %50a finantzatzera pasako da hiru urtetan. 
«Murrizketak aurten bertan hasiko dira. Bat-bateko inbertsioaren jaitsiera honek egoera larrian jartzen du zerbitzua eta ezinegona sortu da udaleko zerbitzu sozialetan. Aldundiak hartutako erabaki honek zuzenean Hernaniko herritarrak kaltetzen ditu, Udalak beste ekimen batzuk martxan jartzea eragozten baitu». 
Hernaniko Udalak soluzioak eskatu izan dizkio Aldundiari honen inguruan baina ez da erantzunik izan.

Aldundiaren esanetan «hi­tzarmen onek indartu egiten du Zerbitzuarekiko duen apustu argia»
Aldundiak ge­hi­­enez ere 8.192.461 euroko ekarpena egingo du, eta gaur egun egiten den ekarpena progresiboki be­rre­gokituko da. Era berean, hi­tzar­­menaren arabera, Gipuz­koako ELZ hobetze aldera, Aldundiak egingo duen ekarpenaren %25 hobekuntzak finan­tzatzera bideratuko da. Zer hobekuntza egingo diren erabakitzeko, kontuan izango da xede horretarako sortutako ba­tzorde teknikoak egindako txostena. Gizarte Politikako diputatu Maite Peñak azpimarratu du hitzarmen honek «indartu egiten duela GFAk ELZren alde egiten duen apustu argia».
Iaz ELZk 4.843 per­tsonari eskaini zion etxeko laguntza, horietatik 3.021 mendekotasuna zutenak, eta 1.822 autonomoak baina mendekotasun arriskua zutenak. 
Alabaina, joan zen abendutik indarrean dagoen gizarte zerbitzuen euskal legeak finan­tzaketa modua birpentsatu be­ha­rra ekarri du.  
«Ukaezina da laguntza zerbitzu bat dela, baina aldi berean baita prebentzioko zerbitzu bat ere, pertsona askori ahalbidetzen diona etxean geratzea. Beraz, argi eta garbi, guztion intereseko zerbitzu bat da» dio Maite Peñak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!