Atzo elkartu ziren udal langileak, ikurriñak eta estelada hartuta udaletxe aurrean, Udaleko langileen enpresa-komiteak deituta (LAB-ELA). Horrekin, babesa eman nahi izan zioten Kataluniako greba egunari, eta herrien erabakitzeko eskubidea aldarrikatu zuten.