Bakailu zaporea Hernanik, bi astez

Kronika - Erredakzioa 2017ko urr. 4a, 02:00

Orain dela sei urte abiatu, eta aurten ere ez du hutsik egingo Bakailu Asteak. Urriaren 9an hasi eta 22ra arte, bakailu zaporea hartuko du Hernanik, bi astez, Berriak elkarteak eta Udalak antolatuta, Giraldoren eta Amstel Ororen laguntzaz.
«Urtetik urtera arrakasta haundiagoa dauka, hasieran aste bat zena bi astera pasatu genuen... Eta hori da, hein ba­tean, eragile ezberdinen elkar­lanari esker egiten delako», azaldu zuen Luis Intxauspe alkateak, atzoko aurkez­pene­an. Gozatzeko gon­bitea ere luzatu zien herritar guztiei.

Pintxo lehiaketa martxan, datorren astelehenetik
Gurutze Amigorena turismo teknikariak aurkeztu zituen ekintzak, aurreko urteko egi­ta­­rauaren bidetik jarraituko dutenak. Tabernen arteko ba­kailu pintxo lehiaketa izango da aurrenekoa, eta astelehe­nean bertan hasiko da. 
Aurten nobedadea da, boz­ka­tzeko mo­dua, Mertxe Jime­nez Berriak elkarteko presi­den­teak azaldu zuenez: «ez da pintxo bakoitza baloratuko, baizik eta azkeneko egunean, urriaren 20an, one­naren alde emango da botoa. Horreta­ra­ko, folletoak jarriko di­tugu taber­netan, bakoi­tza­ren informa­zio­­a­rekin». Folleto horretan bertan dago, rekortatu eta ta­ber­naren bateko kutxan utzi behar den bozketa orria. Urri­aren 20ko 20:00etan bildu­ko dituzte kutxa guztiak.
Prezioan ere izango da al­daketa: «prezio herrikoia iza­ten jarraituko dute, baina 1,5 euroan salduko dira aurten, marjen pixka bat gehiago eman nahi izan diegulako tabernei, oraindik ere pintxo hobeak egiteko». 23 tabernak hartuko dute parte lehiaketan, iaz baino bi gehiagok.

Bakailu Festa, urriaren 22an
Bi astetan zehar, bakailu tai­le­rrak eta bisita gidatuak izango dira, Hernaniko hiri­gu­ne his­torikoan barrena zein Albaola itsas kultura faktoriara.
Eta azkeneko egunean izan­go da, urriaren 22an Atsegin­degin, Bakailu Festa. Ez du hutsik egingo bakailua pil-pil eran lehiaketak, eta parte har­tu nahi duenak, azkar ibili be­harra dauka: 25 bikoterentzat bakarrik dago tokia! 

EGITARAUA

URRIAK 9-20
Tabernen arteko bakailu pintxo lehiaketa. Pintxoak 1,5 euroan. Tabernak: Apeadero, Aralar, Atxiki, Atxur, Deportivo, Caserio, Garin, Goiz Argi, Guria, Herriko Etxea, Horbel, Irrintzi, Joxe Mari, Kafe Arri, Karrero, Kixkal, Oindi, Rioja, Rufino, Tamer, Txilibita, Txoko Kafe-Bar eta Zinkoenea. 
URRIAK 9-20
Bakailua jatetxeetako menuan edo kartan. Jatetxeak: Iturralde, Errioguarda eta Sansonategi.
Erakusleiho tematizatuak, herriko dendetan: Arteshop.
URRIAK 9, astelehena
18:00-20:30, Bakailu tailerrak, Basque Culinary Centerren eskutik. *Izena eman behar da, gaur azkeneko eguna.
URRIAK 12, osteguna
11:30, Bisita gidatua, ­Hernaniko hirugune historikoan; gazteleraz. Ez dago izena eman beharrik.
URRIAK 18, asteazkena
16:30, Bisita gidatua, Albaola Itsas Kultura Faktoriara; euskeraz. Trintxerpe-Albaola joan-etorria itsasontziz. *Izenematea aurrez, urriaren 15era bitarte.
URRIAK 20, ostirala
19:00-21:00, Rockalean, kale animazioa.
URRIAK 22, igandea
11:00, Bisita gidatua, Hernaniko hirigune historikoan; euskeraz. *Izena eman behar da, urriaren 19ra bitarte.
11:00-14:30, Bakailu Festa, Atsegindegin: Bakailua pil-pil eran lehiaketa, sari banaketa, pintxoak, sagardoa... *Lehiake­tarako, izena eman behar da: urriaren 16ra arte, edo 25 bikote apuntatu arte.

*Izenemateak: Turismo informazio puntuan (Biteri aurrean), 943 33 70 28 (goizez), turismoa@hernani.eus edo gurutze-a@hernani.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!