32 ikastaro aukeran Biterin, haur eta helduek

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 31a, 02:00

Aurten ere ikastaro zerrenda luzea proposatu du Biteri Kultur Etxeak 2017-2018 ikas­tur­terako: 22 ikastaro hel­duen­tzat, beste 6 hau­rren­tzat, eta ikasturte osorako izena eman ezin dutenentzat, 4 ikastaro labur. Gaztetxoen­tzako iaz sortu zen DJ ikas­taroa da kendu den bakarra.
Denetan aurre­ma­tri­ku­la epea, astelehenean hasiko da.

Aurrematrikula, zozketa eta matrikula
Ikastaroetan tokia gordetzeko, aurrematrikula egin behar da irailaren 4tik 8ra, 09:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 20:00etarako tar­tean, Biterin.
Ikastaroetan izena ematen duen jende kopurua haun­diagoa bada, dagoen plaza kopurua baino, zozketa egingo da iralaren 11n, 12:00etan, eta ondoren, matrikula epea ire­ki­ko da hilaren 12tik 18ra; kon­tu korrontea, IBAN kodea­re­kin, eta NAN zenbakia aur­keztu beharko dira.

Euskera, lehenetsia
Euskeraz eskainiko diren ikas­taroetan izena emateko, gutxieneko ulermen maila eskatuko da. Hizkuntza ze­haztu ez den ikastaroetan, be­rriz, ikasleen mailaren ara­be­ra erabakiko da zein erabili, nahiz eta euskera lehenetsi.

 

HELDUENTZAKO IKASTAROAK
Urriaren 2tik ekainaren 15era
- Egur taila: euskeraz, asteartetan, 18:00-20:30. Astelehenetan, 09:30-12:00. Prezioa: bertakoek 167,28 euro; kanpokoek 220,32 euro.
- Pintura (hastapena): euskeraz, astearte eta ostegunetan, 19:00-21:00. Prezioa: bertakoek 267,24 €; kanpokoek, 348,84€.
- Pintura (sakontzea): astelehen eta asteazkenetan, 19:00-21:00. Prezioa: bertakoek 267,24 euro; kanpokoek, 348,84€.
- Pintura: astearte eta ostegunetan, 10:00-12:00. Prezioa: bertakoek 267,24 euro; kanpokoek, 348,84€.
- Zeramika: euskeraz, astelehen eta asteazkenetan, 19:00-21:00. Prezioa: bertakoek 267,24 euro; kanpokoek, 348,84€.
- Eskulanak: astearte eta ostegunetan, 10:00-12:00. Prezioa: bertakoek 267,24 euro; kanpokoek, 348,84€.
- Patchwork: euskeraz, ostegunetan, 17:00-19:00. Prezioa: bertakoek 131,58 euro; kanpokoek, 175,44 euro.
- Arropa konponketa: euskeraz, asteartetan, 17:00-19:00 edo 19:00-21:00. Prezioa: bertakoek 131,58 euro; kanpokoek, 175,44 euro.
- Altzarien itxura berritzea: euskeraz, asteartetan, 19:00-21:00. Prezioa: bertakoek 131,58 euro; kanpokoek 175,44 euro.
- Dantza garaikidea: euskeraz, astearte eta ostegunetan, 09:30-11:00. Prezioa: bertakoek 200,94 euro; kanpokoek, 265,20 euro.
- Dantza garaikidea (hastapena): astelehen eta asteazkenetan, 18:00-19:30. Prezioa: bertakoek 200,94 euro; kanpokoek, 265,20 euro.
- Dantza garaikidea (sakontzea): euskeraz, astelehen eta asteazkenetan, 19:30-21:00. Prezioa: bertakoek 200,94 euro; kanpokoek, 265,20 euro.
- Dantza latinoak (hastapena): euskeraz, ostegunetan, 19:00-21:00. Prezioa: bertakoek 131,58 euro; kanpokoek, 175,44 euro.
- Dantza latinoak (sakontzea): asteartetan, 19:00-21:00. Prezioa: bertakoek 131,58 euro; kanpokoek, 175,44 euro.
- Tai-Chikung (hastapena): astearte eta ostegunetan, 09:00-10:30. Prezioa: bertakoek 200,94€; kanpokoek, 265,20€.
- Tai-Chikung (sakontzea): euskeraz, astearte eta ostegunetan, 17:30-19:00. Prezioa: bertakoek 200,94 euro; kanpokoek, 265,20 euro.
- Yoga: euskeraz astearte eta ostegunetan, 19:00-20:30 edo astelehen eta asteazkenetan 19:30-21:00. Prezioa: bertakoek 200,94€; kanpokoek, 265,20€.
- Yoga: astearte eta ostegunetan, 15:00-16:30 edo astelehen eta asteazkenetan 09:30-11:00. Prezioa: bertakoek 200,94€; kanpokoek, 265,20€.

IKASTARO LABURRAK
- Argazkigintza digitala (hastapena): euskeraz, urriaren 4tik abenduaren 20ra, asteazkenetan, 19:00-21:00. Pre­zioa: ber­takoek 78,54€; kanpokoek, 105,08€.
- Argazkigintza digitala (sakontzea): euskeraz, martxoaren 7tik ekainaren 13ra, asteazkenetan, 19:00-21:00. Pre­zioa: ber­takoek 78,54€; kanpokoek, 105,08€.
- Sasoiko sukaldaritza: euskeraz, urriaren 11tik abenduaren 20ra, asteazkenetan, 19:00-21:00. Prezioa: bertakoek 61,20 euro; kanpokoek, 77,52 euro.
- Sukaldaritza. Pintxoak: urtarrilaren 10etik martxoaren 14ra, asteazkenetan, 19:00-21:00. Prezioa: bertakoek 61,20 euro; kanpokoek, 77,52 euro.
 

HAURRENTZAKO EKINTZAK
Denak euskeraz
- Antzerkia (9-12 urte): urriaren 7tik maiatzaren 28ra, larunbatetan 10:00-12:00. Prezioa: bertakoek 87,72 euro; kanpokoek, 118,22 euro.
- Pintura-marrazketa (6-9 urte): urriaren 3tik maiatzaren 31ra, astearte eta ostegunetan, 17:30-19:00. Pre­zioa: bertakoek 129,54 €; kanpokoek, 167,28 €.
- Sormena lantzen: dantza, antzerkia, psikomotirizitatea (2-3 urte): urriaren 2tik maiatzaren 28ra, astelehenetan, 17:00-18:00. Prezioa: bertakoek 38,76 euro; kanpokoek, 51 euro.
- Sormena lantzen: dantza, antzerkia, psikomotirizitatea (4-5 urte): urriaren 2tik maiatzaren 28ra, astelehenetan, 18:15-19:15. Prezioa: bertakoek 38,76 euro; kanpokoek, 51 euro.
- Dantza garaikidea (6-9 urte): urriaren 3tik maiatzaren 29ra, asteartetan, 17:30-19:00. Prezioa: bertakoek 38,76 euro; kanpokoek, 51 euro.
- Dantza: hip-hop, funky (10-12 urte):  urriaren 6tik maiatzaren 25era, ostiraletan, 17:30-18:30. Prezioa: bertakoek 38,76 euro; kanpokoek, 51 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!