Irazustabarrena eta Mendizabal, Oguetan

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 23a, 02:00

Emakumeen gomazko paleta partidua jokatuko dute Irazustabarrena eta Mendizabal bikote hernaniarrak, etzi, Gasteizen Ogueta pilotalekuan, 17:30etatik aurrera. Martín eta Sáez izango dituzte aurkari eta egia esan toki guztietatik ari dira deitzen bikotea. Gasteizkoa jaialdi berezia da, ondoren profesional mailako eskuzko partidua jokatuko baita eta bertan Olaizola II goziuetarrak eta Imazek, Artola eta Larunberen aurka jokatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!