‘Moztu!’ kanpaina, eraso sexistak saihesteko Santio jaietan

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 22a, 02:00

Festa garaian areagotzen den kezka da indarkeria sexistarena, eta horren inguruan, adi egoteko deia luzatu die Udalak, herritar guztiei: «adi egon! Denok batera emakumeenganako era­so sexistak moztu ditzakegu», adierazi du, Moztu! kanpainaren bitartez.
Horretarako, hainbat jarraibide markatu ditu Udalak. Hasteko, nabar­mendu du dena ez dela zilegi, «eta jaietan, ezetza beti da ezetz». Ondoren, pentsatu eta erabakitzeko eskatu die herritarrei, eta zerbait gaizki doala sentitzen badute, ekiteko: «zuk bakarrik dakizu zer duzun gustuko, zerk gogaitzen zaituen eta zerk erasotu; erabakia zeurea da!».
Erasorik ez onartzeko eskatu diete, «emakumea zein gizonezkoa bazara»; eta laguntza behar izanez gero, bi tele­fono gogorarazi dituzte: Larrial­di­ena 112; eta Udaltzaingoarena 943 33 52 30.
Baina erasoa jasotzen dutenei ba­ka­rrik ez, erasoren bat ikusten dutenei ere egin diete deia, ekiteko: «erantzun, arbuiatu eta lagundu. Eraso matxista bat ikusten baduzu, ez geratu albo ba­te­ra, zure laguntza garrantzitsua da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!