«Gure herriko jaien programa ikusita, argi dago: herri euskalduna bada, hori dugu Astigarraga»

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 22a, 02:00

Santio jaiak hastera doazen honetan, Astigarragaren desanexioaren 30garren urteurrena, euskal jakinduria eta ohi­tura zaharrak, kultura... ekarri dituzte gogora, Zorione Etxezarraga alkateak eta Udal Gobernu Taldeak, festetako bere agu­rrean. Honela dio, idatzi duten testu osoak:
«Joan den mendean, 1987an, ausart eta trebea izan zen astiartar talde batek Donostiatik desanexioa lortu zuen. 30 urte bete dira aurten astiartar izateko eta deitzeko eskubidea berreskuratu genuela, Astigarragako herriak bere armarria berreskuratu zuela.
Eta joan den mendean ere, 1955 inguruan, Orson Wellsek bere The Land of the Basques laburmetraian aipatu zuen, besteak beste, Pirinioetako bi alde­etara kantu eta dantza egiten duen herria dela Euskal Herria. XXI. mendean Euskalduna eta Astigarraga, binomio banaezina da.
Baina euskaldun izatea ez da bakarrik euskaraz hitz egitea, baizik eta gure nagusien jakinduria errespetatzea eta ohitura zaharrak eguneratzea. Gure herriko jaien programa ikusita: jauzi, dantza, musika, kanta, kirola eta herri kirola, antzerkia, magia... eta noski! ondo jatea. Argi dago, herri euskalduna bada, hori dugu Astigarraga.
Etxetik plazara, goazen astiartar guztiok gure Santio festak alaiki ospatzera! Ehun jauzi, ehun kantu, berrehun irrifar!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!