Bertan behera geratu zen azkenean, helduentzako Santiomendira Kronoigoera; baina haurrentzako bai, antolatu du bizikleta igoera bat, bihar goizerako, Astigarragako Txirrindulari Taldeak. Joseba Barandiaran plazan jarri dute hitzordua, 10:30etan, Haurren Bizikleta Igoera egiteko, eta bertan eman ahal izango dute izena, 09:15etatik aurrera, 4 eta 12 urte bitarteko haurrek.
Adinaren arabera banatuta, bueltaxka ezberdinak egingo dituzte, eta bukatzen dutenean, 12:00ak aldera, zozketa eta jolasak egingo dituzte.