Mus Txapelketa jokatuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 21a, 02:00

Santio eguna asteartean os­patuko bada ere, gaurtik festa gir­oan murgilduko dira ara­noa­rrak. Mus Txapel­ketaren 35garren edizioa joka­tuko da, iluntzeko 22:00etan hasita, San Roke Elkarteak antolatuta. Festak bihar izango du segida, arkume jatea eta ju­bilatuen egunarekin. Festei hasiera, 11:00etan emanen zaio, Uda­le­txeko balkoitik itxa­feroa bo­tatzen dutenean. Aurretik meza izanen da, eta ondoren, ha­maiketakoa. 14:00etan hasiko dute arkume jate herrikoia. 
Igandean, berriz, feria, tortilla  lehiaketa eta pilotari txikien partiduak jokatuko dira. Txokolatada ere egonen da. Beraz, ongi pasatzeko aukera zabala izanen da asteburuan, Aranon, Santio jaien hasierarekin batera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!