Errenteriako finalean Ojuel, bihar

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 21a, 02:00

Paul Ojuel pelotari senior hernaniarra, sasoi onean da azken boladan. Final bat jokatu berri du, eta beste bat jokatuko du jarraian, biak ere txapelketa pribatuetan. Usurbilgo torneoan, beste hernaniar batekin, Eneko Azpitarterekin batera, finalera iritsi zen, baina 22-17 galdu zuten, Azpiri eta Murgiondoren kontra. Errenteriako torneoan, berriz, Aizpuru asteasuarrarekin bikotea osatuz, finala jokatuko du bihar, arratsaldeko 18:00etan, Azketa eta Arratibelen aurka. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!