Karabel auzoko saneamendu sistema birmoldatzeko eta urbanizatzeko, akordioa

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 21a, 02:00

Luis In­txauspe Hernaniko alkateak, eta Añarbeko Uren Mankomunitateko pre­si­den­teak, Maije Zelaia Egigurenek, lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, Karabel auzoko saneamendu-sistema birmoldatzeko eta urbaniza­tzeko. 
Horri esker, 1987 urtean eraikitako zubi azpiko Karabel HUPE (hondakin-uren ponpa­tze-estazioa) kendu egingo da.
Urbanizatze-lan horiei es­ker, Karabel kalea oinezkoen­tzat izango da, eta baimendutako ibilgailuek izango dute soilik pasatzeko aukera. Ka­ra­bel eta Landare arteko trafikoa, berriz, lezoiaren gaineko bide berritik joango da. Horrek guztiak, inguruko espazio publikoa hobetuko du, azaldu dutenez: «zuhaitz arteko oi­nez­koen pasealeku berri bat egongo da Karabelgo zubiaren eta erdigunera daraman igogailuaren artean; bidegorri berri bat egingo da; eta zolak, hiriko altzariak eta zerbitzuak berrituko dira. Guzti horri esker, auzo honetako zerbi­tzuak, itxura eta bizi-kalitatea hobetuko dira».

Hondakin-ur gehienak, Loiolako haraztegira bideratuko dira
Bestalde, saneamendu sare berri bati esker, auzoko eraikinetako hondakin-ur gehienak Urumeako kolektorera eta, hortaz, Loiolako araztegira, bideratuko dira grabitatez. 
Gainontzeko hondakin-urak, berriz, Udalarena izango den ponpatze-estazio txiki eta efizienteago baten bidez izango dira kanporatuak. Azkenik, edateko uraren hornidura-sarea ere, haunditu egingo da, sare itxura emango zaio, eta horrela, hornidura bermatua egongo da.
Obrak dagoeneko lizitazio fasean daude, eta 678.000 euroko aurrekontua eta sei hilabeteko gauzatze-epea dute. Hernaniko Udalaren eta Añar­beko Uraken artean finantzatuko dira, %60an eta %40ean, hurrenez hurren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!