«Asko ikasten dugu gurasoek eta umeek»

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 21a, 02:00

Duela  hilabete bat etorri ziren Hernanira, udara he­rri­­an pa­sa­tzen ari diren bost neska-mutil sahararrak. Horietako hiru, Selma Mohamed Lamin, Leila Abdi Embarek eta Moha­med Uada­di Mohamed-Mou­lud, aurreko urtean ere izan ziren Hernanin; eta beste bi ume berri iritsi dira aurten: Fatma Mohamed-Moulud, eta Hayat Salma Bad.
Lua eta Albak, Hayat hartu dute euren etxean: «esperien­tzia mundiala ari gara bizi­tzen. Bere alde txarrekin eta onekin, bizipena izugarria da. Gu Hayatekin gaude, eta ego­kitu egin behar gara denak. Mundu oso desberdi­nera etorri da, janariak oso desberdinak dira, ohiturak, jendea, paisaia, eraikin edo etxe motak... Bai berarentzat eta guretzat dena da berria, hizkuntza ere bai. Alde horretatik kosta egiten da, gainera 10 urteko neska txiki bat da, eta gurasoak ere faltan botatzen ditu». 
Hala ere, beraien lehenen­go esperien­tziaz gozatzen ari dira Alba eta Lua, Kronikari kontatu diotenez: «esperien­tzia polita eta aberasgarria bizi dugu, bai guk eta bai berak. Hiruak gauza asko ari gara ikasten eta jabetzen, gu bere kulturarekiko eta alde­ran­tziz, bera gure bizimoduaz eta kulturaz».
Biak aurten animatu dira aurreneko aldiz, ume bat hartzera: «denbora genera­makien pentsa­tzen haur saha­rar bat ekarri behar genuela. Aurten suerta­tu da guk posible genuela ekartzea, eta animatu egin ginen». 
Hala ere, Albak badu eskar­mentua gai hauetan: «duela urte batzutatik, nire lagun batzuek ekartzen zuten Saha­rako haur bat udararo. Harre­mana sendotzen joan zen, eta honela, duela hiru urte ber­tako kanpamenduetara jo­an nintzen, eta geroztik bu­ruan neukan ahal genuenean  ume bat ekartzea».

«Animatuko nuke jendea, esperientzia hau bizitzera»
Jarraitzeko asmoa dute biek, gainera: «luzatu nahi dugu bizipena. Ume hauei egiten zaien mesedea izu­ga­rria da, eta mundu guztia ani­ma­tuko nuke horrelako espe­rien­tzia batean parte hartzera, behin­tzat bizitzan behin».
Bi hilabeteak igaro eta gero, datorren urtera arte agur esa­teko momentua iritsiko da, eta momentu gogorra izango dela badakite: «lehenengo egu­ne­tatik horretan pentsatu eta pena haundia sentitzen duzu. Fa­mi­lia bat sortzen da zurekin edukitzen duzun denboran, eta agurra latza izaten da. Pasa den astean hirurok opo­rretara joan ginen, Gironako kanpin batera. Familiako bes­te bat da, eta asko eskertzen dute umeek».
Koordinazio lanetan, Maia­len Torresen lana goraipatzen dute, bost hau­rrak elkarrekin egoteko egiten duen begirale lanagatik; eta baita Udalaren esfor­tzua ere. 
«Esker­tze­koa da egiten du­ten ahalegin guztia. Udale­ku­ak bi hila­betetan jarri di­tuz­te, erraztasunak ematen dituzte, eta ikusten da Hernaniko Uda­lak konpro­mezu irmoa duela Sahararekin eta ume haue­kin». Fatma Mohamed-Mou­lud eta Hayat Salma Bad aurreneko aldiz etorri dira: «biak dira herri eta kanpamendu berdi­nekoak», azaldu dute.

«Oso gustora etortzen naiz»
Urte gehiago daramatza etor­tzen, Selma Mohamed Ma­li­mnek: «nire hirugarren urtea da, azkenekoa. Oso gustora etortzen naiz, eta ederki pa­sa­tzen dut. Ekintza ugari egiten egiten ditugu», dio Selmak gaztelera argi batean: «Fatma eta Hayatek ez dute hitz egi­ten, baina ulertzen dute. Fat­ma aurreko urtean Italian egon zen», argitu dute.
Euskal Herriko eguraldi nahasira ere ohitu dira haurrak: «gu bizi garen kan­pamenduan, eguzkia da beti nagusi», kontatu dute. yy 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!