Ikerketa proiektu sarietarako deialdia

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 20a, 02:00

Geroko tesiak bultzatzeko hel­buruarekin eta ikertzaile gazteei edota hasiberriei bul­tzada emateko asmoz, aurten ere bi ikerketa proiektu sari izan­go dira esleitzeko EHUko Mikel Laboa Kate­dra­ren eta Mintzola Ahozko Lan­tegiaren eskutik. Ikergai na­gu­sia ber­tsolaritza duten proiek­tuak gauzatzeko 2.000 euroko bi diru-laguntza eskainiko dira.
Lanen ikergai nagusia bertsolaritza izango da eta edozein jakintza-alorretik aztertu ahal izango da berau. Bestalde, master-amaierako lanen proiektuak lehenetsiko dira, baina beste ikerketa-lan monografiko batzuen proiektuak ere onartuko dira; nolanahi ere, unibertsitateko irakasle doktore batek bermatu behar du proiektua.

Urriaren 15era arte egin daitezke eskariak
Urriaren 15era bitarte egin ahal izango da eskaria, eta handik hilabetera argitaratuko da ebazpena. Eskariak egiteko prozedura eta informazio osoagoa topatu daiteke www.mintzola.eus atarian bertan eta www.ehu.eus/laboakatedra webgunean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!