Gipuzkoan zehar, lurraldea zeharkatuko duen Ikasgela Ibiltaria jarri zen martxan, uztailaren lehen egunetan. Eta Hernanira bihar, ostiralean, iritsiko da; bi egunez egongo da herrian. Autobusaren barruan antolatuko dira taldeen bisitaldiak, gazteei eta hezitzaileei mundu digitalean behar bezala moldatzeko tresnak eskaintzeko.
Kode Eskolak zuzenduko ditu programazio tailerrak: 45 bat minutu iraungo dute, eta doanekoak izango dira guztiz.
Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Heziketa Bereziko ikasle eta irakasleen sentsibilizaziorako heziketa kanpaina da, batez ere, Ikasgela Ibiltaria.
Aldundia, Orona Fundazioa, Kode-Eskola eta Irizar enpresa, bultzatzaile
Aldundiak, Orona Fundazioak eta Kode-Eskola sustatua da, eta Irizar enpresaren laguntza ere jaso du. Programazioaren ikaskuntzaren bitartez, lehenengo adinetan (8-16 urte) dauden haur eta gazteen artean, teknologien erabilera egokia eta sortzailea bultzatzeko eta, bide batez, teknologiaren aldeko jakinmina eta bokazioa sustatzeko sortu da Ikasgela Ibiltaria.
Gainera, pertsona ezinduen behar eta premietara ere egokituta dago, haien irisgarritasuna eta jarduneko partehartzea erraztuko dituen aldetik.