Gai guztiak eta bi mozio onartu ziren, Osoko Bilkuran

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 20a, 02:00

Uztaileko Osoko Bilkura lasaia izan zen, eta gai zerrendan zeuden puntu guztiak onartu ziren, eta aurkeztutako bi mozioak ere bai. Aurreko akta onartu ondoren, uztailean emandako dekretuen eta kontratazioen berri eman zen. 
Udal Gobernua eta oposizioko taldeen arteko zatiketa, aurrekontua gauzatzeko arau­aren al­daketaren behin betiko onar­­penean ikusi zen soilik. Opo­sizoko talde nagusiko bo­ze­ramailearen soldataren in­guruko puntua zen, eta bere garaian EAJk eta PSEk alegazioa ipini zioten, behin behineko aldaketari. Udal Gobernu taldeak esan zuen, prozedura legezkoa zela, eta alegazio atzera bota zuen. 
Bestetik EAJ eta PSE-EEko bozeramaileek azpimarratu zuten, alegazoari juridikoki ez zaiola erantzunik eman, eta legezkoa den edo ez argitu gabe geratu dela: «guk ez dugu zalantzan jarri prozedura legez egin den edo ez, baizik eta aldaketa legezkoa den ala ez, eta ez dugu erantzunik jaso». Ondoren, puntua bozkatu zen eta zortzinako berdinketa egon zen, baina alkatearen kalitatezko botoak arauaren aldaketa gauzatu zuen.

«Egoera zailean daude hernaniar asko»
Hernaniko Udalaren Zer­bitzu Sozialak erakundearen kreditu gehigarria bideratzeko puntua, aho batez onartu zen. Udalak kreditua gehituko du egoera larrian dagoen jendeari laguntzeko. Xabier Lertxun­dik adierazi zuen, aurten inoiz ikusi ez dena gertatu dela. «Ekainean aurreikusita zegoen dirua agortu da. Horrek erakusten du zein egoera zailean dauden hernaniar asko». Eusko Jaurlaritzatik jasotzen zuten, zerbitzu sozialetan egiten ziren kontratazio batzuren dirulaguntzak, baina euren aurrekontua jaitsi egin da gai horretan, eta beraz, Udalak berak egin beharko dio aurre zerbitzu horri, dirulaguntzarik jaso gabe.
Hiri hondakinak bildu eta tratatzeko Udal Ordenantza Arautzailearen Hirugarren al­da­ketaren hasierako onarpena, 14 aldeko boto eta bi abstentzioekin onartu zen. 
Hernani Musika Eskola Publikoko zuzendaritza taldea berritzeko proposamena, eta Bake Epailea eta bere ordezkoa izendatzeko proposamena ere, aho batez onartu ziren. Nora Rey Orain Herna­ni­ko zinegotzia, Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patro­na­tuan zuzendaritza batzordeko kide bezala ere onartu zen.
Plenoan, bi mozio aurkeztu ziren. Lehenengoa, EH Bildu taldeak aurkeztu zuen Altsa­su­ko ger­taeren inguruan. Fis­kal­­tza­ren eskaeraren despro­por­tzi­oa azpimarratu zuen, eta au­zia Iru­ñako epaitegira eramatea eskatu zuen, solidaritatea na­bar­men­duz. Aurrera atera zen, al­deko 14 botorekin eta PSE-EEko bi abstentziorekin.
Emaitza berdina eduki zuen Sarek aurkeztutako mo­zioak, hiru puntutan. PSE-EEk eskatu zuen, ea posible zen puntuak banan-banan bozka­tzea, eta Sareko oniritziarekin ho­rrela egin zen. Lehen­dabiziko eta 5garren puntuak aho batez onartu ziren.  Gaixo­tasun larri­ekin preso dauden Gari Arru­arte eta Ibon Fernández Iradi­ren inguruko puntuak ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!