GIZA eskubide, zerbitzu sozial eta lan batzordean onartu zen, pasa den uztailaren 4ean, prozesu bat irekitzea giza eskubideen alorrean eta bizikidetzan. Horretarako biolentziaren biktimentzako gune bat bideratu nahi den.
Horretarako, Astigarragako biztanleen parte hartze prozesu bat abiaraziko da, herritarrek ideiak proposatu eta ekarpenak egin ditzaten. Behin proposamenak bilduta, batzordeak zer ideia gauzatuko den erabakiko du.
Udaletxeak proiektu hori aurrera eraman ahal izateko 5.000 euroko dirulaguntza bideratuko du.
Irailaren bigarren hamabostaldian, ohiko lekuetan, buzoiak jarriko dira herriko bizilagunen proposamenak biltzeko memoriaren gunearen kokalekua jakiteko. Gainera, lekua erabakitzeaz gain, udaletxeak proposatzen du astigartarrak izatea gune horretan zer egin behar den erabakitzen dutenak, lorategia, eskultura edo dena delakoa... honela memoriaren gunea herritar guztientzat biltzeko leku bat izateko.
Bestetik, Astigarragan lan egiten duten giza interesen taldeentzako laguntzen proposamena egin da. Baita, urte beteko luzapena etxez etxeko harreta zerbitzuari eta tutoretzapeko etxeei. yy