Udal kiroldegian 2017-2018 ikasturteko ikastaroetan parte hartzeko izena eman duten guztiak ikastaroetan sartu dira, hiru taldetakoak izan ezik: 3 urtekoak (2014koak) astelehena 18:00etan (guraso); 7-8 urtekoak (2010-2009koak) asteazkena 17:00etan; eta 9-11 urtekoak (2008-2007-2006koak)asteazkena 17:00etan. Aipatutako hiru talde horietan jakiteko nortzuk sartuko diren, zozketa gaur, 12:00etan, egingo da kiroldegiko bulegoan. Zozketa irekia da.