Uztaileko Plenoa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 19a, 02:00

OPOR egunetan murgildurik daude asko eta asko, festa garaiak ere gainean daude, baina horrek ez du Astiga­rra­ga­ko Udaleko mugimendua eten. Horrela, gaur egin­go dute uztaileko ohiko Ple­no­a, aurre­ikusitakoa baino as­te­bete lehe­nago, izan ere datorren astean herria fes­t­etako azken egunean egongo baita. Eguerdiko 13:30etan bil­duko dira udal ordezkariak, pleno aretoan.

Denera, 13 puntu
EAJ, EH Bildu eta PSE-EEko hautetsiek hamairu puntu izan­go dituzte mahai gainean. Tartean soldata igoeraren proposamena.
Bestalde, 2016ko kontu oro­korra, kreditu transfe­ren­tzia, kreditu aldaketa aztertu eta bozkatuko dira. Tokiko gara­pen, sustapen ekonomikoa eta enple­gu alo­rre­ko udal lanki­de­tza hitzar­mena: batzorde ku­deatzaile­aren ordezkoak izen­da­tzea da aurkeztuko den beste gaia.
Gai zerrendan ere badira: Lankidetza-hitzarmena eta gozamen kontratua Astigarra­gako parrokiarekin. Gipuzko­ako Foru Aldundiarekin: higi­ezinen eskualdaketa. Alokairu sozialeko erregimenean Uru­mea kalea 6 eta 10ko 6 etxe­bizitza zozketatzeko oina­rriak. Santiagomendiko natur eskola aterpearen zerbitzuaren kon­tra­tuaren luzapena.
Azkenik, informazio, gal­derak eta eskarien aurretik EH Bildu taldearen mozioa etorri­ko da. Bertan Altsasuko gerta­eren harira fiskaltzak egindako zigor eskaera landuko da. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!